Logo

BERTON

PRIMERAKO EUSKAL JANARIA
logo-b-70

BERTON

Jardines Kalea, 11

TELEFONO

944 16 70 35

E-MAIL

info@berton.eus

Gure jatetxean, euskal janaririk onenez osatutako karta eskaintzen dizuegu. Lehengai ezin hobeak ditugunez, kalitatezko produktua dastatuko duzue. Bertonen, labean edo parrilan egindako haragi eta arrain onenak ditugu.

Gure erakuslehioan, giza hanka bat mozten ari den txerri bat dugu eta kaletik doazen guztiak begira gelditzen dira. Gure asmoa, animalien kontsumo neurrigabeari, umorezko kritika txiki bat egitea da. Kontsumoa bai, baina arduratxua, bestela agian, egunen batean, alderantzizko egoeran egon gaitezke.

Berton barruan sartuz gero, lehendabizi pintxo barra izugarria topatuko duzue, merkatuko produkturik onenekin eginak. Berton, dastatu ahalko dituzue adibidez: patata tortilla goxo-goxoa, onddoak ahuntz gaztarekin, “foie” sagarrarekin mahaspasa ogian edo 1907ko gure Berkel makinan maitasunez moztutako Iberiar urdaiazpikoa.

Gure mozteko makinak 100 urte baino gehiago ditu eta mozketaren kalitatea hobetzen du, alde batetik karbonozko altzairuz egindako xaflari esker eta bestetik mozketa astiroago egiten delako, urdaiazpikoaren koipea berotu gabe. Labur bilduz: urdaiazpikoari karbonoarekin kontaktuak eta astiro mozteak zaporea areagotzen dio.

Beraz, URADAIAZPIKO BERA, ZAPORE HOBEA!

JAR ZAITEZ GUREKIN KONTAKTUAN, IRRIKITAN GAUDE ETA

KONTAKTUA