Logo

GURE PARRILA

Egin ezazu txuleta zure gustura!

Txuleta edo solomiloa mahaira puntura egina ekarriko dizute eta Berton parrilari esker, luzaroan bero mantendu ahalko duzu. Txuleta parrilaren goikaldean utziz gero, 50ºtako tenperaturan mantenduko da eta eginago nahi baduzu, parrilaren behekaldean, 190ºtako tenperatura dagoenez, nahi beste egin ahalko duzu. Gainera, hori guztia, ke desatseginik gabe, beraz leku itxietan erabiltzeko ezin hobea.

Berton parrilak hiru elementu ditu:sin-titulo-5

Kutxa edo oinarria:

  • – Kutxak, zulo bidez, Berton izena du idatzita txapan. Zulo hauek, airearen tiroa erraztuz txingarra bizirik mantentzeko balio dute.
  • – Muturretan 38mmtako bakelita bolak dituzten bi helduleku, eskuak erre gabe mahaira erraz eramateko.
  • – Muturretan 38mmtako bakelitazko bolak dituzten hiru hanka. Berton parrilak hiru hanka besterik ez ditu, mahai irregular baten kasuan edo kutxak, tenperatura altuengatik, deformaziorik sufrituz gero, parrila ez dadin kulunkan egon. (kutxa beroagatik deformatuko balitz, hoztutakoan bere oinarrizko egoerara itzuliko litzateke).

Tarteko elementua:

Tarteko elementu hau, kutxarekin batera, txingarraren euskarri da. Horrela, ez dio beroari kutxa deformatzen uzten, ezta mahaia edo mantela berotzen uzten ere.

Parrilla:

Parrilak 6ºtako inklinazioa du eta V eran jarritako 10 pieza ditu luzeran, koipea jasotzeko ontzi batean bukatzen direnak.

BERTON PARRILA NOLA ERABILI BERTON

  • Parrilaren kutxan, aireztatzeko zuloak dauden aldean, tarteko elementua ipini.
  • Tarteko elementuaren gainean hiruzpalau txingar zati jarri.
  • Parrila finkatu, koipearentzako ontzia suaren aldean kokatuz.

Arte-ikatz edo antzeko bat erabilita, parrilaren goikaldean 50º inguru lortuko ditugu eta behekaldean 190º inguru. Horrela, pintza baten laguntzaz haragi zatiak lekuz aldatuz, guri gustatzen zaigun punturaino egin dezakegu.

GOMENDIO GARRANTZITXUAK

Haragian emaitza ezin hobeak lortzeko, arte-ikatz edo antzeko bat erabiltzea eta parrilaren kontra inoiz ez zapaltzea gomendatzen dugu, izan ere, hori eginez gero, haragiak berezko zukua galduko luke, ke ezatsegina sortuko genuke eta zaporea galtzeaz gain, murtxikatzea zailagoa egingo litzaiguke.

Parrilaren materialak:

  • Kutxa: altzairu erdoilgaitza AISA 304.
  • Tarteko elementua: erdoilgaitza AISA 304.
  • Bernoak: 70 altzairua X M10mm.
  • Heldulekuak: Bakelita 38mm, latoizko kaskiloak M10mm.
  • 500ºko tenperatura jasateko pintura berezia.
  • Pintza erdoilgaitza haragia maneiatzeko.

 

KLIKATU IRUDIAN, BERTON PARRILA 360ºTAN IKUSTEKO.